Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun HPEren Intelligent Management Center-en

Argitalpen data: 2019/05/10

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Intelligent Management Center.

Azalpena

Incite Team-eko Matthias Kaiser eta Steven Seeley-ek 8 ahultasunen berri eman dute, horietatik bat larritasun ertainekoa, 5 altukoak eta 2 kritikoak. Azaldutako ahultasunak baliatuz kodearen urruneko exekuzio erako eta kredentzial kriptografikoen zabalpen erako erasoak egin litezke.

Konponbidea

  • Oraindik ez dago eguneraketarik ahultasun horiek konpontzeko. Arintze neurri modura, zerbitzuarekiko interakzioa konfiantzako makinei soilik baimentzea aholkatzen da. Zerbitzuarekin prozesu harreman zilegi bat duten bezero eta zerbitzariak soilik komunikatu ahal izan behar dira berarekin. Hori hainbat eratara lor liteke, batez ere firewall-ean arauak jarriz edo zerrenda zuriekin.

Xehetasuna

Larritasun kritikoko ahultasunak honako hauek dira:

  • Akats zehatz bat dago AccessMgrServlet endpoint-ean. Eskariak aztertzean, prozesuak ez ditu zuzen egiaztatzen erabiltzaileak emandako datuak, eta horrek datu ez fidagarrien deserializazioa eragin dezake. Erasotzaile batek ahultasunak balia litzake kode arbitrarioa exekutatzeko SYSTEM testuinguruan.
  • Akats bat gertatzen da AMF3 eskaeren maneiuan amf endpoint-eraino. Arazoaren arrazoia da erabiltzaileak emandako datuak ondo ez baliozkotzea, eta horrek datu ez-fidagarrien deserializazioa eragin dezake. Erasotzaile batek ahultasunak balia litzake kode arbitrarioa exekutatzeko SYSTEM testuinguruan.

Etiketak: 0day, HP, Ahultasuna