Argitalpen data: 2020/05/20
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- TIBCO JasperReports Server, honako bertsioak:
- 7.5.0;
- 7.2.0;
- 7.1.1 eta lehenagokoak;
- AWS Marketplace-rako TIBCO JasperReports Server, 7.5.0 eta lehenagoko bertsioak;
- ActiveMatrix BPMrako TIBCO JasperReports Server, 7.1.1 eta lehenagoko bertsioak;
- TIBCO JasperReports Library, honako bertsioak:
- 7.5.0;
- 7.3.0;
- 7.2.1;
- 7.2.0;
- 7.1.1 eta lehenagokoa;
- ActiveMatrix BPMrako TIBCO JasperReports Library, 7.1.1 eta lehenagoko bertsioak;
- administrative UI eta report generator osagaiak.
Azalpena:
Bi ahultasun aurkitu dira, bat larritasun
kritikokoa eta bestea altukoa, pribilegioen eskalatze eta HTML injekzio
erakoak.
Konponbidea:
- TIBCO JasperReports Server:
- 7.1.1 eta lehenagoko bertsioen kasuan, 7.1.3 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- 7.2.0 eta lehenagoko bertsioen kasuan, 7.2.1 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- 7.5.0 eta lehenagoko bertsioen kasuan, 7.5.1 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- AWS Marketplace-rako TIBCO JasperReports Server, 7.5.0 eta lehenagoko bertsioen kasuan,7.5.1 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- ActiveMatrix BPMrako TIBCO JasperReports Server, 7.1.1 eta lehenagoko bertsioen kasuan,7.1.3 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- TIBCO JasperReports Library:
- 7.1.1 eta lehenagoko bertsioen kasuan, 7.1.3 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- 7.2.0 eta 7.2.1 bertsioen kasuan, 7.2.2 edo geroagoko bertsioetara eguneratzea;
- 7.3.0 bertsioaren kasuan, 7.3.1 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- 7.5.0 bertsioaren kasuan, 7.5.1 edo bertsio berriagoetara eguneratzea;
- ActiveMatrix BPMrako TIBCO JasperReportsLibrary, 7.1.1 eta lehenagoko bertsioen kasuan,7.1.3 edo bertsio berriagoetara eguneratzea.
Xehetasuna:
- Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek superuser baimenak eskura litzake JasperReports Server-en eta kaltetutako sisteman kode arbitrarioa exekutatu. Ahultasun horretarako CVE-2020-9409 identifikatzailea erreserbatu da.
- Erasotzaile batek HTML injekzio bat egin lezake (XSS iraunkor modura ere ezaguna) txostenak sortzeko osagaiaren irteera duen web interfaze baten kontrol osoa eskuratzeko. Horrela, bereziki diseinatutako txosten bat ikusten duen pribilegiorik altueneko jabearen pribilegio maila eskuratu ahal izango luke. Ahultasun horretarako CVE-2020-9410 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna