Argitalpen data: 2020/01/30
Garrantzia:
Altua
Kaltetutako baliabideak:
- Jenkins LTS, 2.204.1 eta lehenagoko
bertsioak;
- Jenkins weekly, 2.218 eta lehenagoko bertsioak.
Azalpena:
Jenkins-ek bere core-ari eragiten dioten 7
ahultasun antzeman ditu, bat kritikotasun baxukoa, bost ertainekoak eta bat
altua. Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek komunikazioen
zifratua arriskuan jar lezake, sisteman zerbitzuaren ukapen egoera eragin edo
bertatik informazioa eskuratu.
Konponbidea:
- Jenkins LTS, 2.204.2 bertsiora eguneratzea;
- Jenkins Weekly, 2.219 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
- Kritikotasun altuko ahultasunaren jatorria da zifratuaren parametroen berrerabilpen oker bat protokoloan. Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek komunikazioen zifratua arriskuan jar lezake, eta kaltetutako Jenkins agenteetatik Jenkins maisura konekta liteke. Ahultasun horretarako CVE-2020-2099 identifikatzailea erabili da.
- Kritikotasun ertaineko ahultasunetarako honako identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2020-2100, CVE-2020-2101, CVE-2020-2102, CVE-2020-2103, CVE-2020-2104.
- Kritikotasun baxuko ahultasunari CVE-2020-2105 identifikatzailea esleitu zaio.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna