Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Liferay Portal sisteman

Argitalpen data: 2020/06/09

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Liferay Portal, vhonako bersioak:

  • 7.2.1 eta aurrekoak;
  • 7.x, 7.3.2 aurrekoak;
  • 7.1.3, 7.2.0, 7.2.1 eta ziur aski aurreko ez bateragarriak.

Azalpena:

Hainbat ikertzailek ahultasun batzuk atzeman dituzte Liferay Portal edukien kudeatzailean; larritasun kritikoko 4 (fabrikatzaileek severity 1 gisa sailkatua), eta larritasun altu eta ertaineko 11 (severity 2 gisa sailkatua Liferay-k erabilitako baremoaren arabera). Ahultasun motak honakoak dira: Deserializazioa Javan, LDAP kredentzialak agerian geratzea, REST datuen hornitzailearen pasahitza galtzea, kodearen urrutiko exekuzioa, CSRF, SSRF, XSS, MitM, artxiboen luzapenaren mugari ihes egitea, direktorioetarako sarbidea kontrolik gabe, postaren injekzioa, erabiltzaileen baimenen konprobazio falta eta instantzia egin daitekeen widget baten instantzia ez konfiguratua.

Konponbidea:

Honako bertsioetara eguneratzea:

Xehetasuna:

Erasotzaile batek honako ekintzak burutu litzake, aurretik aipatutako ahultasunen bat baliatuz gero:

  • Jakinarazpenak ikusi eta aldatzea;
  • LDAP kredentzialak lortzea;
  • Urrutiko erabiltzaile egiaztatu batek REST Data Providers-eko pasahitza lortu lezake. Ahultasun horretarako, CVE-2020-13444 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Urrutiko erabiltzaile egiaztatu batek kode arbitrarioa exekutatu lezake bereziki diseinatutako txantiloien bidez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-13445 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Informazio sentikorra ikustea;
  • Urrutiko erasotzaile batek script web arbitrarioa edo HTML injektatu lezake;
  • Sisteman artxiboak gainidaztea;
  • Phishing erasoa;
  • Erabiltzailea kanpo webgune batera birbideratzea;
  • Urrutiko erabiltzaile egiaztatuek webguneko erabiltzaile-taldeak kontsultatu litzakete, webgunearen beraren administrazio panelaren bidez.

Etiketak: Eguneraketa, CMS, Ahultasuna