Argitalpen data: 2020/09/01
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Liferay Portal, 7.3.3 bertsioaren aurrekoak.
Azalpena:
Liferay Portal erakundeak 3 ahultasunen berri eman du, denak larritasun altu edo kritikokoak. URL konprobatze ezaren eta zerbitzu-ukapen motakoak (DoS) dira.
Konponbidea:
Honako bertsioetara eguneratzea:
- Liferay Portal 7.3 bertsiorako, Liferay Portal 7.3 CE GA4 (7.3.3) edo osteko batera eguneratzea;
- Liferay Portal 7.2 bertsiorako, konponbidea eskuragarri dago: GitHub;
- Liferay Portal 7.1 bertsiorako, konponbidea eskuragarri dago: GitHub;
Xehetasunak:
- Liferay Portal sistemak ez du URL bat deskodetzen baliabidea erabili ahal den ala ez zehaztu aurretik. Horrela izanik, urrutiko erasotzaile bat mugatutako portlet baliabideetara sar liteke, kodifikazio bikoitza duen URL baten bidez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-15840 identifikatzailea erreserbatu da.
- Liferay Portal sistemak ez du enctype atributuaren multipart/form-data balioaren tamaina mugatzen POST eskaera batean. Horren ondorioz, urrutitik baimendutako erabiltzaile batek zerbitzu-ukapen motako erasoak burutu litzake, artxibo handien kargaren bidez. Ahultasun horretarako, CVE-2020-15839 identifikatzailea erreserbatu da.
- Liferay Portal sistemak birbideratzeko daukan moduluak ez du 404 akats kode bat erregistratzean sortutako URL kopurua mugatzen, beraz, urrutiko erasotzaile batek zerbitzu-ukapen motako eraso bat egin lezake, existitzen ez diren orrien eskaera errepikatuak bidaliz. Ahultasun horretarako, CVE-2020-24554 identifikatzailea erreserbatu da.
Ahultasun horiez gain, Liferay erakundeak kritikotasun txikiagoko beste batzuen berri ere eman du. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu fabrikatzailearen ahultasunen berri emateko orria.
Etiketak: Eguneratzea, CMS, Ahultasuna.