Argitalpen data: 2019/12/04
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Liferay Portal, 7.2.0 bertsioa eta lehenagokoak.
Azalpena:
6 ahultasun aurkitu dira, horietako bat larritasun kritikokoa eta beste bost larritasun altukoak. Urruneko erasotzaile batek erabiltzaile kredentzialak eskura litzake, kodea exekutatu edo injektatu, zerbitzuaren ukapen egoera eragin (Dos) edo sistemaren baliabideen gainean baimenik gabeko ekintzak egin.
Konponbidea:
Liferay Portal 7.2.1 bertsiora edo berriago batera eguneratzea, eskuragarri dagoenean.
Xehetasuna:
- Larritasun kritikoko ahultasuna baliatuz urruneko erasotzaile batek kodea exekuta lezake JSON web services (JSONWS) bitartez.
- Larritasun altuko ahultasunen jatorriak honakoak dira:
- «Sing In» widget-ak duen akats batek ezagutzera eman litzake erabiltzailearen kredentzialak HTLMan.
- Kontuaren Ezarpenetan (Account Settings) birbideratze irekiko ahultasun bat.
- JSONWS /user/send-password-by-* APIa erabil liteke postaren zerbitzarian zerbitzuaren ukapen egoera sortzeko.
- baimenetan dauden hainbat akats baliatuz erabiltzaileek baimenik gabeko ekintzak egin litzakete sistemaren baliabideen gainean.
- Cross-site-scripting (XSS) erako hainbat ahultasun baliatuz kodea injekta liteke.
Etiketak: CMS, Ahultasuna