Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Microsoft Azure Sphere sisteman

Argitalpen data: 2020/10/07

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Microsoft Azure Sphere, 20.06 eta 20.07 bertsioak.

Azalpena:

Cisco Talos erakundeko Lilith Wyatt, Claudio Bozzato eta Dave McDaniel ikertzaileek 4 ahultasun antzeman dituzte, 2 larritasun kritikokoak, bat handikoa eta bestea tartekoa. Motak: zerbitzu-ukapena, informazio-ihesa, kodearen exekuzioa eta memoria ustelkeria.

Konponbidea:

Cisco Talos erakundeko ikertzaileek ez dute oraindik konponbiderik zehaztu, baina gomendagarria da eskuragarri dagoen azken bertsioaren arabera produktuak eguneratzea; une honetan, 20.08 bertsioa da hori.

Xehetasunak:

  • Zerbitzu ukapen motako ahultasun bat dago (DoS) Microsoft Azure Sphere 20.06 sistemaren Littlefs Quota funtzionalitatean. Sistemara egindako bereziki diseinatutako dei multzo batek kuota omititzea eta berrabiaraztea eragin lezake. Erasotzaile batek deiak egin litzake sistemara, ahultasun hori aktibatzeko.
  • SIGN_WITH_TENANT_ATTESTATION_KEY funtzionalitatearen ustelkeria ahultasun bat dago, Microsoft Azure Sphere 20.07 bertsioaren kernel /dev/pluton kontrolatzaileari dagokiona. Bereziki diseinatutako ioctl dei-sekuentzia batek kalteak eragin litzake memorian Plutonen. Erasotzaile batek ioctl dei bat egin lezake Normal World sistematik, ahultasun hori eragiteko.

Kritikoak ez diren gainerako ahultasun motak: Memoria dibulgazioa eta kodearen exekuzioa.

Etiketak: 0day, IoT, Microsoft, Ahultasuna.