Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Moodle-n

Argitalpen data: 2018/09/17

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

Ondoko bertsioak izan dira kaltetuak, ahultasunen arabera:

  • MSA-18-0019: 3.5etik 3.5.1era bitartekoak, 3.4tik 3.4.4ra bitartekoak, 3.3tik 3.3.7ra bitartekoak, eta zerbitzurik gabeko lehenagoko bertsioak.
  • MSA-18-0018: 3.5etik 3.5.1era bitartekoak, 3.4tik 3.4.4ra bitartekoak, 3.3tik 3.3.7ra bitartekoak, 3.1etik 3.1.13ra bitartekoak eta zerbitzurik gabeko lehenagoko bertsioak.
  • MSA-18-0017: 3.5etik 3.5.1era bitartekoak, 3.4tik 3.4.4ra bitartekoak, 3.1etik 3.1.13ra bitartekoak, eta zerbitzurik gabeko lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

Moodlen 3 ahultasun aurkitu dira, bat kritikotasun altukoa eta beste bi kritikotasun baxukoak. Ahultasun horiek XSS islatu bat (edo zeharkakoa) edo PHP kodearen injekzioa eta exekuzioa eragin lezakete. Gainera, hirugarrenen liburutegi bat eguneratu da zuhurtziazko neurri modura.

Konponbidea:

Erabiltzaileen eskura jarri dira ondoko eguneraketak, ahultasun bakoitzaren arabera:

  • MSA-18-0019: 3.5.2, 3.4.5 eta 3.3.8.
  • MSA-18-0018 eta MSA-18-0017: 3.5.2, 3.4.5, 3.3.8 eta 3.1.14.

Xehetasuna:

Kritikotasun altuko ahultasuna ondokoa da:

  • Drag and drop into text metodoarekin heredatutako frogazko galderak inportatzean, erasotzaile batek PHP kodea injekta eta exekuta lezake inportatutako galderetan, bai nahita edo bai iturri ez fidagarri batetik galderak inportatuz.

Ahultasun horietarako honako identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2018-14631 (MSA-18-0019), CVE-2018-1999022 (MSA-18-0018) eta CVE-2018-14630 (MSA-18-0017).

Etiketak: Eguneraketa, Edukien kudeatzailea, Ahultasuna