Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun OpenSMTPD-n

Argitalpen data: 2020/02/26

Garrantzia: Kritikoa 

Kaltetutako baliabideak: 

OpenBSD 6.6.

Azalpena: 

OpenBSD-k dituen larritasun kritiko eta baxuko hainbat ahultasun argitaratu dira. Horiek baliatuz, urruneko erasotzaile batek kaltetutako zerbitzariaren kontrola har lezake edo informazio lokala ezagutzera eman.

Konponbidea: 

6.6.4p1 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna: 

  • Larritasun txikiko ahultasuna baliatuz, pribilegiorik gabeko erasotzaile lokal batek fitxategi arbitrario baten lehen lerroa irakur lezake (adibidez, root-en pasahitzaren hash-a /etc/master.passwd-en), edo beste erabiltzaile baten fitxategiaren edukia (fitxategi hori eta /var/spool/smtpd/ fitxategien sistema berean badaude). Ahultasun hau normalean ezin da Linuxen baliatu, hedapen gehienetan /proc/sys/fs/protected_hardlinks-en balioa 1 delako modu lehenetsian. Fedoran, aldiz, baliatu egin daiteke. Ahultasun horretarako CVE-2020-8793 identifikatzailea erabili da.
  • Larritasun kritikoko ahultasuna smtpd-en mugez kanpoko irakurketa bat da. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek komando arbitrarioak injekta litzake fitxategietan, ondoren root modura exekutatzen direnak. Bestalde, smtpctl-en pribilegioak ez baliogabetzeak ahalbidetzen du komandoak exekutatzea _smtpctl taldearekin. Ahultasun horretarako CVE-2020-8794 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna