Argitalpen data: 2018/10/15
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- IBM Flex System Chassis Management Module (CMM), 2PET bertsioa,
- VRA - Vyatta 5600,
- FileNet Content Manager, 5.2.1 eta 5.5.0 bertsioak,
- IBM Flex System Chassis Management Module (CMM).
Azalpena:
IBMk bere produktuei eragiten
dieten hainbat ahultasunen berri eman du, bat kritikoa, bost altuak eta bat
ertaina. Horiek baliatuz informazio sentikorra eskura liteke, pribilegioak
eskalatu, zerbitzuaren ukapena eragin edo memoria kontsumitu.
Konponbidea:
- IBM Flex System Chassis Management Module (CMM), 2PET bertsioaren, eta IBM Flex System Chassis Management Module-ren (CMM) kasuetan, eguneraketa hemen eskuratu: http://www.ibm.com/support/fixcentral/
- VRA - Vyatta 5600en kasuan, IBM Cloud Supportekin harremanetan jarri, 1801q releasearen ISOa zure Vyatta sistemara bidalia izan dadin eskatzeko.
- FileNet Content Manager, 5.2.1 eta 5.5.0 bertsioen kasuan, 5.2.1.7-P8CPE-IF004 edo 5.5.1.0-P8CPE bertsioak instalatu.
Xehetasuna:
- Apache Portable Runtime APRk duen ahultasunak IBM Flex System Chassis Management Module-ri eragiten dio eta hura baliatuz urruneko erasotzaile batek informazio sentikorra eskura lezake, apr_time_exp*() funtzioetan mugez kanpoko matrize bat erabiliz. Hilabetearen eremuan baliagarria ez den balio bat erabiliz, urruneko erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake informazio konfidentziala eskuratzeko edo zerbitzuaren ukapen egoera sortzeko. Larritasun kritikoko ahultasun horretarako CVE-2017-12613 identifikatzailea erabili da.
Gainerako ahultasunetarako
erreserbatutako identifikatzaileak honakoak dira: CVE-2018-13405, CVE-2018-5390, CVE-2018-3646, CVE-2018-3620, CVE-2018-1844
eta CVE-2017-17833.
Etiketak: Eguneraketa,
IBM, Ahultasuna