Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun F5 produktu batzuetan

Argitaratze-data: 2018/10/31

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • BIG-IP (LTM, AAM, AFM, Analytics, APM, ASM, DNS, Edge Gateway, FPS, PSM, GTM, Link Controller, PEM, WebAccelerator, Websafe): Erreferentzien atala kontsultatzea, kaltetutako bertsio zehatzak errebisatzeko.Enterprise Manager: 3.1.1 bertsioa.
  • BIG-IQ Centralized Management:
    • 6.0.0tik 6.0.1era bitarteko bertsioak.
    • 5.0.0tik 5.4.0era bitarteko bertsioak.
    • 4.6.0 bertsioa.
  • BIG-IQ Cloud eta Orchestration: 1.0.0 bertsioa.
  • F5 iWorkflow: 2.0.1tik 2.3.0era bitarteko bertsioak.

Azalpena:

Kritikotasun handi, ertain eta baxuko hainbat ahultasun antzeman dira hainbat produktutan, hala nola BIG-IP, Enterprise Manager, BIG-IQ Centralized Management, BIG-IQ Cloud eta Orchestration eta F5 iWorkflow. Ahultasun horien ondorioz, gailuen konfigurazioan akats bat egon liteke, TMM (Traffic Management Microkernel) delakoaren berrabiarazte batengatik, zerbitzu ukapenaren inguruko erasoengatik, trafikoa eteteagatik, egiaztatutako erabiltzaileentzako pribilegioak baliatzeagatik, sistemako artxibo kritikoak berridazteagatik, memoria faltagatik eta sisteman sarbidea izan dezaketen ziurtagiri ezeztatuak dituzten erabiltzaileengatik.

Konponbidea:

F5 etxeak hainbat eguneraketa jarri ditu erabiltzaileen esku, ahultasun horiek konpontzeko. Partxeak software deskarga zentroan ere aurki daitezke.

Xehetasuna:

Kritikotasun handiko ahultasunak honakoak dira:

  • BIG-IP sistemak aldi baterako akats bat sortzen du trafikoa prozesatzeko unean, Traffic Management Microkernel (TMM) berrabiarazte baten ostean, eta talde batean konfiguratutako gailuek huts egin dezakete. Ahultasun horretarako, CVE-2018-15318 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Ahultasun horren ondorioz, urrutiko erasotzaileek zerbitzu ukapen bat izan dezakete BIG-IP sisteman. Ahultasun horretarako, CVE-2018-15317 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Errebelatu gabeko trafiko patroiek zerbitzu ukapen bidezko eraso bat eragin dezakete, BIG-IP sistemarako. Ahultasun hori agerian uzten duen konfigurazioa BIG-IP sistemaren beraren IPa da; VLAN taldekoa eta portuen blokeoa konfiguratuta daukana, allow-all ez den beste edozerekin. Ahultasun horretarako, CVE-2018-15320 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Erasotzaile batek trafikoa eten lezake edo BIG-IP sistemaren hutsegitea eragin, taldeko beste gailu bati eraginez. Ahultasun horretarako, CVE-2018-15320 identifikatzailea erreserbatu da.

Kritikotasun ertain edo baxuko gainerako ahultasunetarako, honako identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2018-15327, CVE-2018-15324, CVE-2018-15323, CVE-2018-15322, CVE-2018-15321, CVE-2018-15325 eta CVE-2018-15326.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna