Argitalpen data: 2018/11/08
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- IBM Db2ren edizioen fix pack-en maila guztiak, 9.7,
10.1, 10.5 eta 11.1 bertsioak plataforma guztietan, Windowsen salbu,
horrek ez baitu kalterik jasan.
- IBM Data Science Experience Local, 1.1.0, 1.1.1, 1.1.2, 1.1.3 eta 1.2.0 bertsioak
Azalpena:
IBMk larritasun altuko 3
ahultasun aurkitu ditu, bi IBM Db2n, pribilegioen eskalatze erakoak, eta bat
IBM Data Science Experience Local-en, pasahitz barneratuak erabiltzearen
erakoa.
Konponbidea:
IBMk kaltetutako produktuak bere deskargen
zentrotik eguneratzea aholkatzen du.
Xehetasuna:
- Linux, UNIX eta Windowserako IBM DB2ren bitarrek (DB2 Connect Server barne) liburutegi partekatuak kargatzen dituzte fidagarria ez den bide batetik. Horrek pribilegio murritzeko erabiltzaileei DB2ko instantziako kontura sarbide osoa eman liezaieke, partekatutako liburutegi gaizto bat kargatzean. Ahultasun horretarako CVE-2018-1802 identifikatzailea erreserbatu da.
- IBM Data Science Experience Local Hadoop Integration-en zerbitzarira sartzeko erabiltzen den gako pribatuaren ziurtagirirako pasahitza barneratuta dago.
- Lotura sinbolikoei egindako hainbat eraso baliatzen dituen pribilegioen eskalatze baten aurrean ahultasunak ditu Db2k. Horrek Db2 instantziaren jabeari edo DASen jabeari aukera emango lioke root sarbidea
lortzeko. IBM DB2k pribilegiorik gabeko
erabiltzaile lokal bati sisteman fitxategiak gainidazteko aukera eman liezaioke,
eta horrek datu basean kalteak eragin litzake. Ahultasun horretarako CVE-2018-1799, CVE-2018-1780, CVE-2018-1781 eta
CVE-2018-1834 identifikatzaileak erreserbatu dira.
Etiketak: Eguneraketa,
IBM, Ahultasuna