Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun SAP produktuetan

Argitalpen data: 2019/05/03

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak: 

  • SAP S/4HANA®
  • SAP Enterprise Resource Planning (ERP)
  • SAP Product Lifecycle Management (PLM)
  • AP Customer Relationship Management (CRM)
  • SAP Human Capital Management (HCM)
  • SAP Supply Chain Management (SCM)
  • SAP Supplier Relationship Management (SRM)
  • SAP NetWeaver® Business Warehouse (BW)
  • SAP Business Intelligence (BI)
  • SAP Process Integration (PI)
  • SAP Governance
  • SAP Solution Manager (SolMan)
  • Risk & Compliance 10.x (GRC)
  • SAP NetWeaver ABAP® Application Server 7.0 - 7.52

Azalpena:

Dubain 2019ko apirilean egindako OPCDE Security Conferencen hainbat ahultasunen berri eman da, 10KBLAZE izeneko konfigurazio akatsei lotutakoak, eta larritasun kritikokoak direnak. Ahultasun horiek hainbat SAP aplikazio jar ditzakete arriskuan, eta baita negozio aplikazioaren datu guztiak ezabatu ere, edo informazio sentikorra aldatu eta atera.

Ahultasun horiek aurkitu eta partxeatu zituen SAPek 2005, 2009 eta 2019an. Baina konfigurazio akats horiek ezagutzen direnez, aktiboki balia daitezkeenez, eta beren kritikotasuna dela eta, SAPen aholkuak jarraitzea gomendatzen da sistemen instalazioak eta eguneraketak egiterakoan.

Konponbidea:

  • SAPen segurtasun oharrak ezarri: #821875 (2005), #1408081 (2009) eta #1421005 (2010). SAP bezeroek oharren edukira sarbidea lor dezakete SAPen laguntza atariaren bidez (autentifikazioa behar da).
  • Suebakietan eta IPS/IDS gailuetan detektatze funtzioak ezartzea Snort-en sinadura arauekin. Suebakien hornitzaile aitortuentzako sinadurak publiko egin dira, hala nola Cisco, FireEye eta Palo Alto.

Xehetasuna:

  • Azaldutako ahultasunak SAP Netweaver instalazioek duten konfigurazio administratiboko akatsengatik gertatzen dira, horiek ez badira egin SAPek eskainitako aholkuekin.
  • Ahalik azkarren neurriak hartzea gomendatzen da, konfigurazio akats horiek ezagunak baitira eta aktiboki erabiliak izan litezke.

Etiketak: Eguneraketa, SAP, Ahultasuna