Argitalpen data: 2019/06/17
Garrantzia: Handia
Kaltetutako baliabideak:
- IBM InfoSphere Information:
- Server, 11.3, 11.5 eta 11.7 bertsioak;
- Governance Catalog, 11.3, 11.5 eta 11.7 bertsioak;
- Server in Cloud, 11.5 eta 11.7 bertsioak;
- Server Business Glossary, 9.1 bertsioa;
- Server Metadata Workbench, 9.1 bertsioa.
- IBM Tivoli Netcool Impact, 7.1.0.0tik 7.1.0.15era bitarteko bertsioak.
Azalpena:
IBMk XXE (XML External Entity) injekzio eta kodearen urruneko exekuzio erako bi ahultasunen berri eman du, hurrenez hurren bere IBM InfoSphere Information Server eta IBM Tivoli Netcool Impact produktuei eragiten dietenak.
Konponbidea:
- InfoSphere Information Server:
- InfoSphere Information Governance Catalog:
- Business Glossary eta Metadata Workbench: bertsio berri batera eguneratzea.
- IBM Tivoli Netcool Impact 7.1.0: fix pack 16 aplikatzea.
Xehetasuna:
- IBM InfoSphere Information Server ahula da XXE (XML External Entity) injekzio erako eraso baten aurrean XML datuak prozesatzen direnean. Urruneko erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake informazio sentikorra agerian uzteko edo memoriaren baliabideak kontsumitzeko. Ahultasun horretarako CVE-2018-1845 identifikatzailea erreserbatu da.
- IBM Tivoli Netcool-ek ahalbidetzen du pribilegioen maila baxua duten erabiltzaileek komandoak urrunetik exekutatzea. Ahultasun horren eraginez sisteman kode arbitrarioa exekuta liteke, eta horrela bere kontrola hartu. Ahultasun horretarako CVE-2019-4103 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna