Argitalpen data: 2020/04/24
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako Baliabideak:
- IBM Spectrum Protect Server, honako bertsioak:
- 8.1.0.0 bertsiotik 8.1.9.200 bertsiora bitartean;
- 7.1.0.0 bertsiotik 7.1.10.0 bertsiora bitartean.
- IBM Tivoli Monitoring, 6.3.0 bertsiotik 630 FP7ra bitarteak (service pack-ak barne).
Azalpena:
Tenable-ko Chris Lyne ikertzaileak eta Clément Notin ikertzaileak bi ahultasunen berri eman diote IBMri, bat larritasun kritikokoa eta bestea altukoa, bufferraren gainezkatze eta lehenetsitako baimen ez-nahiko erakoak.
Konponbidea:
Xehetasuna:
- IBM Spectrum Protect Server ahula da pilan (stack) oinarritutako bufferraren gainezkatze baten aurrean. Hori baliatuz urruneko erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake sisteman edo kaltetutako produktuaren blokeoa eragin. Ahultasun horretarako CVE-2020-7131 identifikatzailea erabili da.
- IBM Tivoli Monitoring-ek erasotzaile lokal bati ahalbidetu liezaioke bereziki diseinatutako fitxategi bat erabiltzea direktorio berean kokatuta dauden beste DLL fitxategi batzuk kargatzeko. Horrela kode arbitrarioa exekuta lezake kaltetutako produktuan. Ahultasun horretarako CVE-2020-4311 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna