Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun F5en produktuetan

Argitalpen data: 2018/05/31

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • BIG-IP (LTM, AAM, AFM, Analytics, APM, ASM, DNS, Edge Gateway, FPS, GTM, Link Controller, PEM, WebAccelerator, WebSafe), 13.0.0tik 13.1.0ra bitarteko bertsioak, 12.1.0tik 12.1.3ra bitartekoak, 11.6.0tik 11.6.3ra bitartekoak eta 11.2.1etik 11.5.5era bitartekoak

Azalpena:

F5ek hainbat ahultasun argitaratu ditu. Horietako bat larritasun altukoa da eta hori baliatuz erasotzaile batek lor lezake zerbitzuaren ukapen edo degradazio egoera sortzea, pribilegioen eskalatzea, XSS erasoak, datuen baimenik gabeko agerpena edo BADoS (Behavioral DoS) babeseko akats bat baliatzea.

Konponbidea:

Kaltetutako produktua erreferentzien sekzioan (ikusi beherago) dauden loturetako tauletan adierazitako bertsiora eguneratzea (Fixes introduced in zutabea). Ez da argitaratu behin-behineko konponbiderik inongo ahultasunetarako; beraz, ahultasunak konpontzeko modu bakarra kaltetutako produktua eguneratzea da.

Xehetasuna:

Ondoren zehazten da larritasun altuko ahultasuna:

  • Oker osatutako TLS paketeek negoziazio fasean eragin lezakete TMMak (Traffic Management Microkernel) funtzionatzeari uztea, kaltetutako produktuetan zerbitzuaren ukapen egoera sortuz. Ahultasun hau baliatu ahal izateko, datuen azpisisteman (data plane) Proxy SSL konfigurazio bat egon beharko luke gaituta. Ahultasun honek ez lioke eragingo kudeaketa azpisistemari (control plane). Ahultasun horretarako CVE-2018-5513 identifikatzailea erabili da.

Gainerako ahultasunetarako honako identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2017-6153, CVE-2018-5523, CVE-2018-5521, CVE-2018-5525, CVE-2018-5526 eta CVE-2018-5524.

Etiketak: Eguneraketa, Vulnerabilidad