Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Cisco produktuetan

Argitalpen data: 2018/08/16

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Software Cisco AsyncOS, Cisco Web Security Applianceserako 9.1, 10.1, 10.5 eta 11.0 bertsioak, bai gailu birtualen eta bai hardwarekoen kasuan, HTTPS Proxy funtzioa gaituta badago (lehenespenez desgaituta).
  • Cisco Unified Communications Manager IM & Presence.
  • Cisco TelePresence Video Communication Server (VCS) eta Expressway, komunikazio bateratuen modua sarbide mugikorrerako eta urrunerako konfiguratuta duenean.

Azalpena:

Cisco Web Securityk duen ahultasun bat baliatuz autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek sistemaren memoria agortu lezake eta zerbitzuaren ukapen egoera eragin (DoS) kaltetutako sistema batean.

Cisco Unified Communications Manager IM & Presence Service-ren (CUCM IM&P) eta Cisco TelePresence Video Communication Server (VCS) eta Expressway-ren XCP Router zerbitzuak duen ahultasun baten ondorioz zerbitzuaren ukapena (DoS) eragin liteke.

Konponbidea:

Ciscok erabiltzaileen eskura jarri ditu hainbat eguneraketa, kaltetutako produktuaren arabera.

Kasu gehienetan softwarea internet bitartez egunera daiteke, WSAren web interfazean sistemaren eguneraketa aukerak erabiliz.

Xehetasuna:

  • Cisco Web Security gailuetarako Cisco AsyncOS softwarearen proxy web funtzionaltasunaren ahultasuna gertatzen da kaltetutako softwareak modu okerrean administratzen dituelako TCP konexioetarako memoria baliabideak gailu zehatz batera. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake kaltetutako gailu baten datu interfazera TCP konexioen kopuru handi bat ezarriz IPv4 edo IPv6 bidez. Exploit arrakastatsu baten bidez erasotzaileak sistemaren memoria agortu lezake. Ondorioz sistemak konexio berririk ez luke prozesatuko eta zerbitzuaren ukapen egoera eragingo litzateke. Sistema berreskuratzeko beharrezkoa izan liteke eskuzko esku hartzea. Ahultasun horretarako CVE-2018-0410 kodea erreserbatu da.
  • Cisco Unified Communications Manager IM & Presence Service-ren (CUCM IM&P) eta Cisco TelePresence Video Communication Server (VCS) eta Expressway-ren XCP Router zerbitzuak ahultasun bat du erabiltzaileak emandako sarreraren egiaztapen oker baten ondorioz. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake bereziki diseinatutako IPv4 edo IPv6 pakete bat bidaliz kaltetutako gailu baten TCP 7400 atakara. Exploit bat erabiliz erasotzaile batek bufferraren gainirakurketa egin lezake, eta ondorioz akats bat eragingo litzateke eta XCP Router zerbitzuaren berrabiatzea.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna