Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Cisco produktuetan

Argitalpen data: 2019/03/14

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Cisco Common Services Platform Collector (CSPC), 2.7.2tik 2.7.4.5ra bitarteko bertsioak, eta 2.8.1.2 baino lehenagoko 2.8.x bertsio guztiak
  • Cisco Small Business SPA514G IP Phone, firmwarearen 7.6.2SR2 edo lehenagoko bertsioa exekutatzen ari bada.

Azalpena:

Bi ahultasun aurkitu dira, bat larritasun kritikokoa eta bestea altukoa, Cisco Common Services Platform Collector (CSPC) eta Cisco Small Business-en, hurrenez hurren.

Konponbidea:

  • Cisco CSPC, software zentrotik deskargatzea:
    • 2.7.x bertsioen kasuan, 2.7.4.6 bertsiora eguneratzea
    • 2.8.x bertsioen kasuan, 2.8.1.2 bertsiora eguneratzea
  • Cisco Small Business SPA514G IP Phoneren kasuan ez da konponbiderik argitaratu eta ez da argitaratuko etorkizunean ere, produktua end-of-life prozesuan sartuta baitago eta laster zerbitzurik ez baitu izango.

Xehetasuna:

  • Cisco CSPCk duen ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek kaltetutako gailura sarbidea lor lezake, pasahitz lehenetsia eta estatikoa duen kontu bat erabiliz. Kontu honek ez du administratzaile konturik. Ahultasun horretarako CVE-2019-1723 identifikatzailea erabili da.
  • Cisco Small Business SPA514G IP Phone-n Session Initiation Protocol-en (SIP) prozesatzearen inplementazioak duen ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek eragin lezake kaltetutako gailuak ez erantzutea, eta horren ondorioz zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) gertatuko litzateke. Ahultasun horretarako CVE-2018-0389 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna