Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Cisco produktuetan

Argitalpen data: 2018/05/17

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Cisco DNA Center Software, 1.1.4 bertsioa baino lehenagokoak
  • Cisco gailuak, 3.7.1, 3.6.3 edo lehenagoko bertsioak exekutatzen dituztenak
  • Cisco Meeting Server Software, 2.0, 2.1, 2.2 eta 2.3 bertsioak.
  • Cisco ISE
  • Cisco ISE Express
  • Cisco ISE Virtual Appliance
  • Connected Grid Network Management System, IoT-FND-ren 3.0 bertsioa baino lehenagokoak exekutatuz gero.
  • IoT Field Network Director, IoT-FND-ren 4.1.1-6 edo 4.2.0-123 baino lehenagoko bertsioak exekutatuz gero.

Azalpena:

Ciscok hainbat produkturi buruzko 7 ahultasun argitaratu ditu, horietatik 3 larritasun kritikokoak eta 4 larritasun altukoak.

Konponbidea:

Ciscok erabiltzaileen eskura jarri ditu hainbat eguneraketa, kaltetutako produktuaren arabera. Hemendik jaits daitezke ahultasunak konpontzen dituzten eguneraketak:

Xehetasuna:

Honakoak dira larritasun kritikoko ahultasunak:

  • Cisco Digital Network Architecture (DNA) Center Static Credentials-en aurkitutako ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile bat sistemara sar liteke administrari pribilegioak dituen erabiltzaile kontu bat erabiliz, lehenetsitako kredentzial estatikoak dituena. Ahultasun horretarako CVE-2018-0222 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Cisco Digital Network Architecture (DNA) Center Authentication-en APIak (Aplikazioen Programazio Interfazea) duen ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek sistemarako sarbide prozesua saihets lezake eta zerbitzu kritikoetara sarbidea lortu. Ahultasun horretarako CVE-2018-0271 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Cisco Digital Network Architecture (DNA) Center Unauthorized Access-en azpisistemaren kudeaketaren edukiontzian aurkitutako ahultasun bat baliatuz, autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek sistemarako sarbide prozesua saihets lezake eta pribilegioen igoera egitea lortu. Ahultasun horretarako CVE-2018-0268 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Gainerako ahultasunetarako, honako identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2018-0279, CVE-2018-0280, CVE-2018-0277 eta CVE-2018-0270.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna