Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Cisco DCNM produktuetan

Argitalpen data: 2020/01/03

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Cisco Data Center Network Manager (DCNM), Microsoft Windows, Linux eta gailu birtualen plataformetarako 11.3(1) baino lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

Hainbat ahultasun aurkitu dira Cisco produktuetan, 1 larritasun kritikokoa eta 3 larritasun altukoak. Horiek baliatuz urruneko erasotzaile batek ekintza arbitrarioak egin litzake administratzaile baimenekin, SQL komandoak exekutatu, direktorioko jauzi erako erasoak egin edo komandoak injektatu sistema eragilean.

Konponbidea:

Aipatutako ahultasunak konpontzen dituzten eguneraketak Cisco Softwareren deskargen paneletik deskarga daitezke.

Xehetasuna:

Larritasun kritikoko ahultasunak honakoak dira:

  • Zifratze gako estatikoa endopoint REST API eta endpoint SOAP APIren instalazio ezberdinen artean partekatzen da. Hori baliatuz autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek autentifikazioa saihets lezake kaltetutako gailuan, gako estatiko hori erabiliz saio baliagarri baten token bat sortzeko. Ahultasun horietarako CVE-2019-15975 eta CVE-2019-15976 identifikatzaileak erreserbatu dira.
  • Cisco DCNMren webean oinarritutako kudeaketaren interfazean kredentzial estatikoak erabiltzen direla baliatuz, autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek kredentzial estatiko horiek erabil litzake web interfazean autentifikatzeko eta gailu kaltetu baten informazio konfidentziala eskuratzeko. Informazio hori erabil liteke sistemaren aurka beste eraso batzuk egiteko. Ahultasun horretarako CVE-2019-15977 identifikatzailea erreserbatu da.

Gainerako ahultasunetarako, larritasun altukoak, ondoko identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2019-15984, CVE-2019-15985, CVE-2019-15980, CVE-2019-15981, CVE-2019-15982, CVE-2019-15978 eta CVE-2019-15979.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna