Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Dell EMCren produktuetan

Argitalpen data: 2020/04/13

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

  • Dell EMC Data Protection Advisor, 6.4, 6.5 eta 18.1 bertsioak;
  • Dell EMC Isilon OneFS, 8.2.2 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

Dell EMC produktuek dituzten bi ahultasunen berri eman da, sistema eragilean komandoen injekzio erakoa eta lehenetsitako konfigurazio ez-seguru erakoa. Horiek baliatuz erasotzaile batek sarbidea lor lezake administratzaile modura edo sistema arriskuan jarri.

Konponbidea: 

  • Dell EMC Data Protection Advisor 18.2, 19.1 edo 19.2 bertsioetara eguneratzea;
  • Dell EMC Isilon OneFSren kasuan, 8.2.2 eta lehenagoko bertsioak: 
    • NFS desgaitzea,
    • admin home direktorioa mugitzea,
    • Kerberos autentifikazioa gaitzea,
    • SSH pribilegioak kentzea (OneFS web administrazioaren interfazea soilik erabiltzen bada).

Xehetasuna: 

  • Sistema eragileko komandoen injekzio erako ahultasuna baliatuz, autentifikatutako urruneko erasotzaile batek komando arbitrarioak exekuta litzake kaltetutako sisteman. Ahultasun horretarako CVE-2020-5352 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Sareko Fitxategien Sistemarako (NFS) Dell Isilon OneFS-k duen lehenetsitako konfigurazioa baliatuz, erasotzaile batek sarbidea lor lezake hasierako 'admin' direktorio batera eta, identifikatzaile bakar (UID) faltsu baten bidez NFSn bitartez, fitxategi konfidentzialak berridatz litzake sistemara sarbide administratiboa eskuratzearren. Ahultasun horretarako CVE-2020-5353 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna