Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Intel-en produktuetan

Argitalpen data: 2018/12/12

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Intel® Solid State Drive Toolbox, 3.5.7 baino lehenagoko bertsioak.
  • Intel(R) VTune Amplifier 2018 Update 3 eta lehenagokoak.
  • Intel® Parallel Studio, Intel® System Studio 2019 Gold baino lehenagokoa.
  • Intel® System Defense Utility, bertsio guztiak.
  • Linuxerako Intel(R) QuickAssist Technology.

Azalpena:

Intelek 5 segurtasun ohartarazpen argitaratu ditu larritasunei buruzko bere produktuen segurtasun zentroan: 1 altua, 3 ertainak eta 1 baxua.

Konponbidea:

  • Intel® Solid State Drive Toolbox-en kasuan:
    • Aurretik dagoen Intel® Solid State Drive Toolbox-en bertsioa desinstalatu.
    • 3.5.7 edo berriagoa den bertsio batera eguneratu.
  • Intel(R) VTune Amplifier-en kasuan:
  • Intel® Parallel Studio-ren kasuan:
  • Intel® System Defense Utility-ren kasuan:
    • Intelek utilitate honetarako produktuen etenaldi bat iragarriz ohartarazpen bat argitaratu du eta erabiltzaileei gomendatzen die lehenbailehen desinstalatzea edo erabiltzeari uztea.
  • Intel(R) QuickAssist Technology-ren kasuan:
    • CVE-2018-12206: bertsioaren oharrak ebaluatu, 3.1.4 atala, VMren inplementazio ingurunean aldaketak egon diren antzemateko.
    • CVE-2018-18096: funtzionaltasuna ezabatu egin da R4.3n eta berriz ezarriko da R4.4 eta ondorengo bertsioetan.

Xehetasuna:

  • 3.4.7 bertsioa baino lehenagoko Intel® Solid State Drive Toolbox-en baimen okerrak baliatuz, autentifikatutako erasotzaile batek pribilegioen eskalatzea gaitu lezake sarbide lokalaren bidez. Larritasun altuko ahultasun horretarako CVE-2018-18097 identifikatzailea erreserbatu da.

Larritasun ertain eta baxuko gainerako ahultasunetarako erreserbatu diren identifikatzaileak honakoak dira: CVE-2018-18093, CVE-2018-3704, CVE-2018-3705 eta CVE-2018-18096.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna