Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Intel produktuetan

Argitalpen data: 2018/07/11

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Intel Coreren 4., 5., 6. eta 7. belaunaldiko prozesadoreak
  • Tiancoren oinarritutako firmwarea duten produktuak
  • BMC firmwarea zerbitzari plaketan, zenbaketa moduluetan eta Intel sistemetan
  • Intelen Python banaketa
  • Intel CSME (Converged Security Management Engine)
  • Intel Active Management Technology

Azalpena:

Intelek bere produktu batzuei eragiten dieten zazpi ahultasun argitaratu ditu, denak larritasun altukoak.

Konponbidea:

Intelen laguntza eta deskargen webgunea bisitatu zure produktuari dagokion partxea edo eguneraketa eskuratzeko.

Xehetasuna:

Ohartarazpen honetan azaldutako ahultasunak baliatuz, erasotzaile batek ondoko ekintzak egin litzake:

  • Informazioa ezagutaraztea
  • Pribilegioen eskalatzea
  • Zerbitzuaren ukapena

Ahultasun horietarako ondoko identifikatzaileak erreserbatu dira: CVE-2017-5704, CVE-2018-3651, CVE-2018-3650, CVE-2018-3627, CVE-2018-3628, CVE-2018-3629 eta CVE-2018-3632.

Etiketak: Eguneraketa, Pribatutasuna, Ahultasuna