Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Netgear-en produktuetan

Argitalpen data: 2018/09/27

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • D3600, firmwarearen 1.0.0.76 bertsioa baino lehenagokoak
  • D6000, firmwarearen 1.0.0.76 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6700, firmwarearen 1.0.1.48 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7500, firmwarearen 1.0.0.124 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7800, firmwarearen 1.0.2.58 bertsioa baino lehenagokoak
  • R8900, firmwarearen 1.0.4.2 bertsioa baino lehenagokoak
  • R9000, firmwarearen 1.0.4.2 bertsioa baino lehenagokoak
  • WNDR3700v4, firmwarearen 1.0.2.102 bertsioa baino lehenagokoak
  • WNDR4300v1, firmwarearen 1.0.2.104 bertsioa baino lehenagokoak
  • WNDR4300v2, firmwarearen 1.0.0.56 bertsioa baino lehenagokoak
  • WNDR4500v3, firmwarearen 1.0.0.56 bertsioa baino lehenagokoak
  • WNR2000v5 (R2000), firmwarearen 1.0.0.68 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7900, firmwarearen 1.0.2.16 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6900, firmwarearen 1.0.1.48 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7000P, firmwarearen 1.3.1.44 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6900P, firmwarearen 1.3.1.44 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6250, firmwarearen 1.0.4.30 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6300v2, firmwarearen 1.0.4.32 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6400, firmwarearen a1.0.1.44 bertsioa baino lehenagokoak
  • R6400v2, firmwarearen 1.0.2.60 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7000, firmwarearen 1.0.9.34 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7100LG, firmwarearen 1.0.0.48 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7300, firmwarearen 1.0.0.68 bertsioa baino lehenagokoak
  • R8000, firmwarearen 1.0.4.18 bertsioa baino lehenagokoak
  • R8000P, firmwarearen 1.4.1.24 bertsioa baino lehenagokoak
  • R7900P, firmwarearen 1.4.1.24 bertsioa baino lehenagokoak
  • R8500, firmwarearen 1.0.2.122 bertsioa baino lehenagokoak
  • R8300, firmwarearen 1.0.2.122 bertsioa baino lehenagokoak
  • WN2500RPv2, firmwarearen 1.0.1.54 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX3700, firmwarearen 1.0.0.72 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX3800, firmwarearen 1.0.0.72 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6000, firmwarearen 1.0.0.32 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6100, firmwarearen 1.0.2.24 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6120, firmwarearen 1.0.0.42 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6130, firmwarearen 1.0.0.24 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6150v1, firmwarearen 1.0.0.42 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX6200, firmwarearen 1.0.3.88 bertsioa baino lehenagokoak
  • EX7000, firmwarearen 1.0.0.66 bertsioa baino lehenagokoak
  • D7000v2, firmwarearen 1.0.0.51 bertsioa baino lehenagokoak
  • D6220, firmwarearen 1.0.0.46 bertsioa baino lehenagokoak
  • D6400, firmwarearen 1.0.0.82 bertsioa baino lehenagokoak
  • D8500, firmwarearen 1.0.3.42 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC505, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC510, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC720, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC730, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC740, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WND930, firmwarearen 5.0.0.17 bertsioa baino lehenagokoak
  • WC7500, firmwarearen 6.5.3.9 bertsioa baino lehenagokoak
  • WC7520, firmwarearen 6.5.3.9 bertsioa baino lehenagokoak
  • WC7600v1, firmwarearen 6.5.3.9 bertsioa baino lehenagokoak
  • WC7600v2, firmwarearen 6.5.3.9 bertsioa baino lehenagokoak
  • GS110EMX, firmwarearen 1.0.0.9 bertsioa baino lehenagokoak
  • GS810EMX, firmwarearen 1.0.0.5 bertsioa baino lehenagokoak
  • XS512EM, firmwarearen 1.0.0.6 bertsioa baino lehenagokoak
  • XS724EM, firmwarearen 1.0.0.6 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC505, firmwarearen 5.0.5.4 bertsioa baino lehenagokoak
  • WAC510, firmwarearen 5.0.5.4 bertsioa baino lehenagokoak
  • XR500, firmwarearen 2.3.2.32 bertsioa baino lehenagokoak

Azalpena:

Ohartarazpen honek Netgear produktuei eragiten dieten 24 ahultasun jasotzen ditu eta horietatik 18 larritasun altukoak dira.

Konponbidea:

Firmwarearen azken bertsiora eguneratzea, webgunean eskuragarri: https://www.netgear.com/support/.

Xehetasuna:

Erasotzaile batek ohartarazpen honetan azalduko ahultasunak balia litzake ondoko ekintzak egin ahal izateko:

  • Autentifikazioari ihes egitea
  • Informazio sentikorrera sarbidea izatea
  • Autentifikazioaren ondoren pilari (stack) gainezka eginaraztea
  • Autentifikazioa baino lehen pilari (stack) gainezka eginaraztea
  • Firmwarearen aurreko bertsio bat instalatzea
  • Autentifikazioa baino lehen komandoak injektatzea
  • Autentifikazioaren ondoren komandoak injektatzea
  • Pribilegioen eskalatze bertikala
  • Zerbitzua ukatzea
  • Cross-site request forgery
  • Segurtasunaren konfigurazio oker bat egitea

Etiketak: Eguneraketa, Pribatutasuna, Ahultasuna


Ahultasuna TP-Link-en EAP softwarean

Argitalpen data: 2018/09/27

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • EAP Controller, 2.5.3 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena:

TP-Link EAP kontrolatzaileak ez dauka RMI autentifikaziorik eta deserializazio erasoek kaltetu egin dezakete.

Konponbidea:

Une honetan EAP kontrolatzailearentzat ez dago ahultasuna osorik konpontzen duen eguneraketarik eskuragarri. Nolanahi ere, TP-Linkek gomendatzen du hainbat neurri hartzea arriskua arintzen eta murrizten laguntzeko.

  • Apache Commons Collections eguneratzea
  • EAPren JRE azken bertsiora eguneratzea

Xehetasuna:

Linuxerako TP-Link EAP sotwareak, haririk gabeko sarbide puntuko (WAP) gailuak urrunetik kontrolatzea ahalbidetzen duena, ez dauka erabiltzaile autentifikaziorik RMI zerbitzuko komandoetarako. Gainera, Apache Commons Collections-en bertsio zaharkitu eta ahul bat erabiltzen du. Urruneko erasotzaile batek deserializazio erasoak egin litzake RMI protokoloaren bidez, EAP Controller zerbitzaria urrunetik kontrola lezake eta Java edo bytecode Java funtzioak exekuta litzake. Apache Commons Collections ahultasunerako CVE-2015-6420 identifikatzailea erabili da. Eta EAP kontrolatzailearen ahultasunerako CVE-2018-5393 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Apache, Komunikazioak, Java, Ahultasuna