Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Netgear-en produktuetan

Argitalpen data: 2018/06/26

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

Argitaratutako ahultasunek Netgear-en router, atebide eta anplifikadore modelo batzuei eragiten diete.

Kaltetutako produktuen zerrenda osoa beherago ikus daiteke, Erreferentziak atalean.

Azalpena:

Netgear-ek konponbideak argitaratu ditu bere produktuetako batzuei eragiten dieten larritasun altu eta ertaineko hainbat ahultasunetarako.

Konponbidea:Netgear-en laguntzarako webgunetik jaits daiteke produktu bakoitzerako eskuragarri dagoen firmwarearen azken bertsioa. https://www.netgear.com/support/.

Xehetasuna:

Hauek dira Netgear-ek konpondu dituen ahultasun motak:

  • Segurtasun konfigurazio okerra
  • Cross-Site Request Forgery (CSRF)
  • Komandoen injekzioa autentifikazioaren ondoren
  • Bufferraren gainezkatzea autentifikazioaren aurretik eta ondoren 
  • Informazio sentikorra ezagutzera ematea
  • Zerbitzua ukatzea

Etiketak: Eguneraketa, Pribatutasuna, Ahultasuna