Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Palo Alto Networks-en produktuetan

Argitalpen data: 2019/10/02

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

Zingbox Inspector, 1.280, 1.286, 1.288, 1.294 eta lehenagoko bertsioak.

Azalpena: 

Larritasun altuko hainbat ahultasun argitaratu dira. Horiek baliatuz, erasotzaile batek kodea arbitrarioki exekuta lezake, barneratutako kredentzialak erabili, datu basean informazioa txertatu edo autentifikazioa saihestu.

Konponbidea: 

1.295 bertsiora edo berriagora eguneratzea.

Xehetasuna: 

  • Zingbox Inspector CLI-k duen komandoen injekzio erako ahultasuna baliatuz, autentifikatutako erasotzaile batek sistemako komando arbitrarioak exekuta litzake. Ahultasun horretarako CVE-2019-15014 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Erabiltzaileak softwarean autentifikatu litezke barneratutako kodea duten kredentzialak erabiliz, Zingbox Inspector-en SSHrako sarbidea ez badago murriztuta neurri osagarriekin. Ahultasun horietarako CVE-2019-15015 eta CVE-2019-15017 identifikatzaileak erreserbatu dira.
  • Autentifikatutako erabiltzaileek saneatu gabeko komandoak txerta litzakete Zingbox Inspector backend-eko datu basean, eta horrek datu baseari edo sistemari arazoak edo beste kalte batzuk eragin diezazkieke. Ahultasun horretarako CVE-2019-15016 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Zingbox Inspector-ek ez du autentifikaziorik behar Inspector-eko instantzia bezero ezberdin bati lotzen zaionean. Ahultasun horretarako CVE-2019-15018 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna