Argitalpen data: 2020/06/11
Garrantzia:
Altua
Kaltetutako baliabideak:
- PAN-OS:
- 9.0.7-ren aurreko 9.0 bertsioak;
- 8.1.13-ren aurreko 8.1 bertsioak;
- 8.0 bertsio guztiak.
- 7.1 bertsio guztiak.
- GlobalProtect App:
- 5.1.4 bertsioaren aurreko windowserako 5.1. bertsioak
- 5.0.10 bertsioaren aurreko windowserako 5.0. bertsioak
Azalpena:
Paloalto produktuen hainbat ahultasun
argitaratu dira. Horien bidez, erasotzaile batek sistemaren prozesuak eten
litzake, eta root pribilegioak dituen kode arbitrarioa exekutatu, sistema
eragileko komandoak exekutatu root pribilegioekin, edo SYSTEM pribilegioekin
programak exekutatu.
Konponbidea:
Eguneratzea:
- PAN-OS:
- 9.0.7 bertsioa;
- 8.1.13 bertsioa;
- 8.0 bertsioak euskarri amaieran daude eta ez dute eguneratzerik izango;
- 7.1 bertsioak ahultasun kritikoetarako soilik eguneratuko dira;
- GlobalProtect App:
- 5.1.4 bertsioak edo hortik gorakoak;
- 5.0.10 bertsioak edo hortik gorakoak;
Xehetasuna:
- PAN-OS kudeaketa zerbitzariaren authd osagaiko buferraren gainezkatze motako ahultasun baten ondorioz, egiaztatutako administrariek sistemaren prozesuak eten litzakete eta kode arbitrarioa exekutatu root pribilegioekin. Ahultasun horretarako, CVE-2020-2027 identifikatzailea esleitu da.
- PAN-OS administrazio zerbitzariaren sistema eragilearen komandoen injekzioko ahultasun baten ondorioz, administrari egiaztatuek sistema eragileko komando arbitrarioak exekutatu litzakete root pribilegioekin, FIPS-CC motako ziurtagiri berri bat igota. Ahultasun horretarako, CVE-2020-2028 identifikatzailea esleitu da.
- PAN-OS sistemaren web administrazioaren interfazean sistema eragilearen komandoen injekzioko ahultasun bat egotearen ondorioz, administrari egiaztatuek komando arbitrarioak exekutatu litzakete root pribilegioekin, eta eskaera maltzur bat bidali PAN-OS konfigurazioan erabiltzeko ziurtagiri berriak sortzeko. Ahultasun horretarako, CVE-2020-2029 identifikatzailea esleitu da.
- GlobalProtect, Windowseko karrera izaerako ahultasun baten ondorioz, tokiko erabiltzaile batek programak exekutatu litzake SYSTEM pribilegioekin. Arazo hori ustiatzeko, GlobalProtect aplikazioaren eguneratze bat egin behar da. Ahultasun horretarako, CVE-2020-2032 identifikatzailea esleitu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna