Argitalpen data: 2020/03/18
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
- VMware Workstation Pro / Player (Workstation);
- VMware Fusion Pro / Fusion (Fusion);
- Mac-erako VMware Remote Console (Mac-erako VMRC);
- Mac-erako VMware Horizon Client;
- Windows-erako VMware Horizon Client.
Azalpena:
GRIMM-eko Jefball, FireEye Inc.eko Dhanesh Kizhakkinan eta Rich Mirch ikertzaileek bi ahultasunen berri eman dute, bat larritasun altukoa eta bestea baxukoa. Erasotzaile batek pribilegioen eskalatzea egin lezake edo zerbitzuaren ukapen egoera eragin.
Konponbidea:
VMware-k eguneraketa multzo bat argitaratu du ahultasunak arintzeko.
- Fusion, 11.X bertsioa, 11.5.2 bertsiora eguneratzea;
- Mac-erako VMRC, 11.X eta lehenagoko bertsioak, 11.0.1 bertsiora eguneratzea;
- Mac-erako Horizon Client, 5.X eta lehenagoko bertsioak, 5.4.0 bertsiora eguneratzea;
- Windows-erako Workstation, 15.X bertsioa, 15.5.2 (pro eta player) bertsiora eguneratzea;
- Windows-erako Horizon Client, 5.X eta lehenagoko bertsioak, 5.4.0 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
- Kritikotasun altuko ahultasunaren jatorria, VMware Fusion, Mac-erako VMRC eta Mac-erako Horizon Client-i eragiten diena, setuid bitarren erabilpen desegokia da. Erasotzaile batek pribilegioen igotzea egin lezake eta root pribilegioak eskuratu kaltetutako sisteman. Ahultasun horretarako CVE-2020-3950 identifikatzailea erabili da.
- Kritikotasun baxuko ahultasunari CVE-2020-3951 identifikatzailea esleitu zaio.
Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna