Argitalpen data: 2022/05/19
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- VMware Workspace ONE Access (Access), honako bertsioak:
- 21.08.0.1;
- 21.08.0.0;
- 20.10.0.1;
- 20.10.0.0.
- VMware Identity Manager (vIDM), honako bertsioak:
- 3.3.6;
- 3.3.5;
- 3.3.4;
- 3.3.3.
- VMware vRealize Automation (vRA), honako bertsioak:
- VMware Cloud Foundation (vIDm), honako bertsioak:
- 4.3.x;
- 4.2.x;
- 4.1;
- 4.0.x.
- VMware Cloud Foundation (vRA), honako bertsioak:
- vRealize Suite Lifecycle Manager (vIDM), 8.x bertsioa.
Azalpena:
VMware-k 2 ahultasun argitaratu ditu: bata larritasun kritikokoa eta bestea altukoa. Horiek baliatuz erasotzaile batek kaltetutako sistemara administratzaile sarbidea lor lezake edo root pribilegioetara eskalatu.
Konponbidea:
- Dagozkien eguneraketak ezartzea, KB88438-n jasotako partxeatze jarraibideen arabera.
- Arintze neurri behin-behineko modura, KB88433-n azaldutako jarraibideak ezartzea.
Xehetasuna:
- Domeinu lokaleko erabiltzaileei eragiten dien autentifikazioaren saiheste bat baliatuz, erabiltzailearen interfazeko sarera sarbidea lukeen autentifikatu gabeko erasotzaile batek administratzaile sarbidea eskura lezake. Ahultasun horretarako CVE-2022-22972 identifikatzailea esleitu da.
- Pribilegioen eskalatze erako ahultasun bat baliatuz, sarbide lokala lukeen erasotzaile batek root pribilegioak eskura litzake. Ahultasun horretarako CVE-2022-22973 identifikatzailea esleitu da.
Etiketak:
Eguneraketa, Birtualizazioa, VMware, Ahultasuna