Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun VMware produktuetan

Argitalpen data: 2019/09/17

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

  • VMware vSphere ESXi, 6.0, 6.5 eta 6.7 bertsioak.
  • VMware vCenter Server, 6.0, 6.5 eta 6.7 bertsioak.

Azalpena: 

Hainbat ikertzailek VMwarek dituen 4 ahultasunen berri eman dute, bi larritasun ertainekoak eta beste bi larritasun altukoak. Ahultasunak komandoen injekzio eta informazioaren hedapen erakoak dira, eta vSphere ESXi eta vCenter Server produktuei eragiten diete.

Konponbidea: 

Xehetasuna: 

  • ESXi-k komandoen injekzio erako ahultasun bat dauka. Horren jatorria busybox-en bertsio ahul baten erabilpena da, fitxategi izenak higienizatzen ez dituena, eta ondorioz komandoak exekuta daitezke. Ahultasun horretarako CVE-2017-16544 identifikatzailea erabili da.
  • ESXi eta vCenter ahulak dira bezeroaren aldean informazioa hedatzearen aurrean, saioaren iraungipen ez-nahiko baten ondorioz sortzen dena. Ahultasun horretarako CVE-2019-5531 identifikatzailea erreserbatu da.
  • vCenter-ek informazioaren hedapen erako ahultasun bat dauka, OVFren (Open Virtualization Format) bidez zabaldutako makina birtualetarako kredentzialen erregistroa testu lauan egiten delako. Ahultasun horretarako CVE-2019-5532 identifikatzailea erreserbatu da.
  • vCenter ahula da saio hasierako informazioaren hedapenaren aurrean, makina birtualaren vAppCOnfig ezaugarrien bidez. Ahultasun horretarako CVE-2019-5534 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna