Argitalpen data: 2019/10/01
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
- HPE UIoT, 1.2.4.2 bertsioa;
- Simplivity OmniCube, 3.0.7tik 3.7.9ra bitarteko bertsioak;
- SimpliVity 380, 3.0.7tik 3.7.9ra bitarteko bertsioak;
- SimpliVity 2600;
- Dell, Lenovo eta Cisco-rako SimpliVity OmniStack.
Azalpena:
HPEren segurtasun erantzunen ekipoak hainbat ahultasun aurkitu ditu fabrikatzailearen zenbait produktutan.
Konponbidea:
- UIoTren kasuan, 1.2.4.2 eta lehenagoko bertsioak, 1.2.4.2 RP3 HF1era eguneratzea;
- Simplivity-ren kasuan, OmniStack eguneratzea 3.7.10 bertsiora.
Xehetasuna:
- HPE UIoT-ek daukan ahultasun bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek baimenik gabeko sarbidea lor lezake, edo erabiltzailearen informazio konfidentziala ezagutzera eman. Ahultasun horretarako CVE-2019-11995 identifikatzailea erreserbatu da.
- SimpliVity-ren hainbat bertsiotan aurkitutako ahultasun bat baliatuz, erasotzaile batek, bai modu lokalean eta bai urrunetik, nodoetan fitxategi arbitrarioen aldaketak edo ezabaketak egin litzake root pribilegioekin, zaharkituta dauden APIetara deiak eginez. Ahultasun horretarako CVE-2019-11993 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, HP, IoT, Ahultasuna