Argitalpen data: 2019/10/29
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
- RouterOS Stable, 6.45.6 eta lehenagoko bertsiodunak,
- RouterOS Long-term, 6.44.5 eta lehenagoko bertsiodunak.
Azalpena:
Tenable-ko segurtasun ikertzailea den Jacob Baines-ek kritikotasun altuko 4 ahultasun aurkitu ditu. Autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek gailura sarbidea lortu, hura aldatu edo root pribilegioak eskura litzake.
Konponbidea:
- MikroTik ahultasunak konpontzen dituzten eguneraketak argitaratu ditu:
- RouterOS Stable, 6.45.7 bertsiora eguneratzea,
- RouterOS Long-term, 6.44.6 bertsiora eguneratzea.
Xehetasuna:
- Ahultasunetako baten jatorria da 8291 atakari DNS eskaerak egin ahal izatea.Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek DNS cachearen pozoitze erako eraso bat egin lezake gailuan. Ahultasun horretarako CVE-2019-3978 identifikatzailea erabili da.
- Ahultasunetako baten jatorria DNS erantzunen maneiu desegokia da. Urruneko erasotzaile batek, kaltetutako DNS zerbitzari baten bidez, asmo gaiztoko eskaerak bidal litzake router-aren DNS cache-a pozoitzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-3979 identifikatzailea erabili da.
- Ahultasunetako baten jatorria eguneraketen paketeen izenaren eremua da. Erasotzaile batek asmo gaiztoko eguneraketa pakete bat sor lezake, eta hori erabiltzaile autentifikatu batek gailuan instalatuz gero, terminal bat gaitu lezake root pribilegioekin. Ahultasun horretarako CVE-2019-3976 identifikatzailea erabili da.
- Ahultasunetako baten jatorria eguneraketen paketeen baliozkotze eza da, autoeguneraketen parametroa aktibo dagoenean. Urruneko erasotzaile batek router-aren firmwarearen downgrade bat egin lezake, eta erabiltzaileak eta pasahitzak berrabiatu. Ahultasun horretarako CVE-2019-3977 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna