Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun IBMren Security Directory Server-en

Argitalpen data: 2019/10/02

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

Security Directory Server, 6.4.0 bertsioa.

Azalpena: 

IBMren X-Force Ethical Hacking ekipoak bost ahultasun aurkitu ditu, hiru kritikotasun altukoak eta bi kritikotasun ertainekoak. Urruneko erasotzaile batek informazio sentikorra ezagutzera eman lezake, fitxategiak aldatu, kredentzialak lapurtu edo sistemaren informazioa eskuratu.

Konponbidea: 

6.4.0.19-ISS-ISDS-IF0019 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna: 

Kritikotasun altuko ahultasunak honako hauek dira:

Kontua ixteko ezarpenen erabilera desegoki bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek erabiltzailearen kontuko informazioa eskura lezake indar hutseko erasoen bidez. Ahultasun horretarako CVE-2019-4520 identifikatzailea erreserbatu da.

Birbideratze irekiko eraso bat baliatuz, urruneko erasotzaile batek phishing bat egin lezake, eta biktima konbentzitu informazio sentikorra eskuratzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-4538 identifikatzailea erreserbatu da.

XML fitxategiak prozesatzean, posible da elementu batzuk ondo ez neutralizatzea. Erasotzaile batek XMLetako sintaxian, edukian edo komandoetan aldaketak egin litzake, azken sistemak prozesatuak izan aurretik. Ahultasun horretarako CVE-2019-4539 identifikatzailea erreserbatu da.

Kritikotasun ertaineko ahultasunetarako honako identifikatzaile hauek erreserbatu dira: CVE-2019-4542 eta CVE-2019-4549.

Etiketak: Eguneraketa, IBM, Ahultasuna