Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Squid-en

Argitalpen data: 2019/11/11

Garrantzia: Altua

Kaltetutako baliabideak: 

Squid-en ondoko bertsioak:

  • 2.x-etik 2.7.STABLE9ra bitartekoak;
  • 3.x-etik 3.5.28ra bitartekoak;
  • 4.x-etik 4.8ra bitartekoak.

Azalpena: 

Bost ahultasun aurkitu dira Squid proxy zerbitzariaren hainbat bertsiotan.

Konponbidea: 

4.9 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna: 

  • Bufferraren kudeaketa desegokia baliatuz, erasotzaile batek pilaren gainezkatzea eragin lezake eta kodea urrunetik exekutatu URN prozesaketan. Ahultasun horretarako CVE-2019-12526 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Sarrera datuen baliozkotze desegokia baliatuz, erasotzaile batek segurtasun mekanismoak saihets litzake murriztutako HTTP zerbitzarietara sarbidea lortzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-12523 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Sarrera datuen baliozkotze desegokia baliatuz, erasotzaile batek bufferraren gainezkatzea eragin lezake zerbitzuaren ukapen egoera sortzeko. Ahultasun horretarako CVE-2019-12523 identifikatzailea erreserbatu da.
  • append_domain-ekin konfiguratuta dagoenean Squid-ek mezuak modu desegokian prozesatzen dituenez, trafikoa jatorri desegokietara birbidera liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-18677 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Mezuen analisi okerraren ondorioz HTTP eskarien zatiketa arazo bat sor liteke. Ahultasun horretarako CVE-2019-18678 identifikatzailea erreserbatu da.
  • Datuen kudeaketa okerra baliatuz, erasotzaile batek informazioa ezagutzera eman lezake HTTP Digest Authentication prozesatzean. Ahultasun horretarako CVE-2019-18679 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna