Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Hainbat ahultasun Synology Router Manager sisteman

Argitalpen data: 2020/10/30

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Synology SRM, honako bertsioak:
    • 1.2.3 MR2200ac 8017 eta 1.2.3 RT2600ac 8017;
    • 6.2.3 25426 DS120j;
    • 1.2.3 RT2600ac 8017-5.
  • Synology QuickConnect.

Azalpena:

Cisco Talos erakundeak hainbat ahultasun antzeman ditu Synology routerren softwareetan, Synology Router Manager (SRM) eta QuickConnect sistemetan. Urrutiko erasotzaile batek ahultasun horiek baliatu litzake ekintza maltzurrak burutzeko, hala nola kodearen urrutiko exekuzioa, biktimaren sareko informazio sentikorra zabaltzea, eta sare berean konektatutako beste gailu batzuekiko komunikazioa.

Konponbidea:

Snort arauak: 53755, 53756, 53839, 53840, 53959 eta 54009, ahultasun horiek baliatzeko saiakerak antzemateko erabil daitezke.

Xehetasunak:

Larritasun kritikoko ahultasun horren bidez, Synology SRM 1.2.3 RT2600ac 8017-5 bertsioan, Qualcomm lbd 1.1en lbd zerbitzuaren funtzionalitatean, erasotzaile batek modu arbitrarioan gainidatz ditzake bereziki diseinatutako depurazio komando baten bidez, eta kodearen urrutiko exekuzioa eragin. Ahultasun horretarako, CVE-2020-27654 identifikatzailea esleitu da.

Gainerako ahultasunetarako, honako identifikatzaileak esleitu dira: CVE-2019-11823, CVE-2020-27649, CVE-2020-27651, CVE-2020-27653, CVE-2020-27654, CVE-2020-27655, CVE-2020-27657 eta CVE-2020-27658.

Etiketak: Eguneratzea, Komunikazioak, Ahultasuna.