Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Hainbat ahultasun Tableau Desktop-en

Argitalpen data: 2019/03/27

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Tableau Desktop, Mac eta Windows sistema eragileetarako:  
    • 10.1etik 10.1.22 bertsiora
    • 10.2tik 10.2.18 bertsiora
    • 10.3tik 10.3.18 bertsiora
    • 10.4tik 10.4.14 bertsiora
    • 10.5etik 10.5.13 bertsiora
    • 2018.1etik 2018.1.10 bertsiora
    • 2018.2tik 2018.2.7 bertsiora
    • 2018.3tik 2018.3.4 bertsiora
    • 2019.1etik 2019.1.0 bertsiora (Tableau Server-en 2019.1.1 bertsioa geldiarazi egin zen)
    • 2019.1etik 2019.1.1 bertsiora

Azalpena:

Tableau-k Tableau Desktop-i eragiten dioten hiru ahultasunen berri eman du. Horiek baliatuz kodea urrunetik exekuta liteke eta datuak erakutsi baimenik gabeko erabiltzaileei. 

Konponbidea:

  • Tableau Desktop-ek ahultasun horiek arintzen dituzten hainbat eguneraketa argitaratu ditu, bertsioaren eta sistema eragilearen arabera. Bertsioa ondorengo zerrendan ikus daiteke: 
    • 10.1.23 bertsioa
    • 10.2.19 bertsioa
    • 10.3.19 bertsioa
    • 10.4.15 bertsioa
    • 10.5.14 bertsioa
    • 2018.1.11 bertsioa
    • 2018.2.8 bertsioa
    • 2018.3.5 bertsioa
    • 2019.1.2 bertsioa

Xehetasuna:

  • Ahultasun batek informazioa thumbnail-etan (irudi txikiak) erakustea ahalbidetzen du. Lan liburu batean horiek ikus ditzakeen erabiltzaile batek horren irudi estatiko bat ikusi ahal izango du, argitaratu zen unean zen bezalakoa. Irudi horrek izan litzake erabiltzaile "ikusleak" ikusi beharko ez lituzkeen irudiak.
  • Mac-en Tableau Desktop-en bidez asmo gaiztoko Web Datuen Konektore batera konektatzen den erabiltzaile batek memoriaren hondatze erako ahultasuna eragin lezake. Ahultasun hori baliatuko lukeen erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake edo blokeo bat eragin.
  • Webgune batean autentifikatzeko NTLM protokoloa erabiltzen denean, mugez kanpoko irakurketa eta idazketa gerta litezke. Horrek kodea urrunetik exekutatzea edo blokeo bat gertatzea eragin lezake. Tableau Server-en asmo gaiztoko liburu bat irekitzeak edo asmo gaiztoko instantzia batera konektatzeak ahultasun hori eragin dezakete. Ahultasun hori "libcurl" liburutegiarekin lotuta dago eta CVE-2018-16890 eta CVE-2019-3822 identifikatzaileak esleitu zaizkio.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna