Argitalpen data: 2020/03/31
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Vertiv Avocent UMG-4000, 4.2.1.19 bertsioa.
Azalpena:
Vertiv-en Avocent UMG-4000 produktuak 3 ahultasun ditu, bat larritasun altukoa eta bi larritasun ertainekoak, komandoen injekzio eta XSS iraunkor erakoak.
Konponbidea:
- Trellis plataforma erabiltzen ez duten erabiltzaileek firmware-aren 4.2.2.21 edo goragoko bertsioa instalatu behar dute.
- Trellis erabiltzen duten erabiltzaileek, 5.0.2tik 5.0.6ra bitarteko bertsioak, firmware-aren 4.2.0.23 bertsioa exekutatzen, dagokien partxea ezarri behar dute.
- Trellis 5.0.6 edo goragoko bertsioetan erabiltzen duten erabiltzaileek firmware-aren 4.3.0.23 bertsioa instalatu behar dute.
Xehetasuna:
- Kaltetutako produktuaren web interfazea ahula da komandoen injekzio baten aurrean, aplikazioak modu okerrean neutralizatzen duelako kodearen sintaxia exekutatua izan aurretik. Web aplikazioaren komando guztiak root modura exekutatzen direnez, hori baliatuz autentifikatutako urruneko erasotzaile batek, administratzaile kontua baldin badu, komando arbitrarioak exekuta litzake. Ahultasun horretarako CVE-2019-9507 identifikatzailea erabili da.
Larritasun ertaineko ahultasunetarako honako identifikatzaileak erabili dira: CVE-2019-9508 eta CVE-2019-9509.
Etiketak: Eguneraketa, Komunikazioak, Ahultasuna