Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna F5en BIG-IPn

Argitalpen data: 2019/02/26

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • BIG-IP, 14.1.0 bertsioa.

Azalpena:

BIG-IP-k duen kritikotasun altuko ahultasun batek TMM (Traffic Management Microkernel) berrabiaraz lezake eta denbora batez huts egin trafikoa prozesatzean.

Konponbidea:

  • BIG-IP 14.1.0.2 bertsiora eguneratzea.

Xehetasuna:

  • Ahultasunak TMMa berrabiaraz lezake eta core fitxategi bat sortu, bezeroaren edo zerbitzariaren SSL profiletan SSL ziurtagiriak baliozkotzean. Ahultasun horretarako CVE-2019-6592 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, SSL/TLS, Ahultasuna