Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna VMwareren AirWatch Console-n

Argitalpen data: 2018/10/08

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • AirWatch Console 9.7.x.
  • AirWatch Console 9.6.x.
  • AirWatch Console 9.5.x.
  • AirWatch Console 9.4.x.
  • AirWatch Console 9.3.x.
  • AirWatch Console 9.2.x.
  • AirWatch Console 9.1.x.

Azalpena:

SAMLen (Security Assertion Markup Language) autentifikaziorik ezaren moduko ahultasuna aurkitu da, gailuaren inskripzioaren unean baliatu daitekeena.

Konponbidea:

VMwarek produktuaren eguneratzea behar duten bertsioen zerrenda argitaratu du:

Xehetasuna:

VMware Workspace ONE Unified Endpoint Management Console-k (AirWatch Console) autentifikaziorik ezaren ahultasun bat dauka SAMLen (Security Assertion Markup Language), eta hori baliatu egin liteke gailua inskribatzean. Ahultasun hori baliatuz erasotzaile batek baimendutako SAML saio bat dela simula lezake, ziurtagirietan oinarritutako autentifikazioa gaituta baldin badago. Era berean, arriskua egon liteke ziurtagirietan oinarritutako autentifikazioa gaituta ez badago ere, baina kasu horietan ahultasuna baliatzearen emaitza informazioaren zabalkundera mugatuko litzateke. Ahultasun horretarako CVE-2018-6979 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, VMware, Ahultasuna