Argitaratze-data: 2018/10/08
Alphabet matrizeak (Google bertako partaidea da) iragarri du bere Google sare soziala itxi egingo duela apurka-apurka, ondorengo hamar hilabeteetan. Gainera, erabiltzaileen datu pertsonalak agerian jarri ahal izan dituen ahultasun bat antzeman dute.
Ahultasun hori Project Strobe izeneko barne-ikuskaritza baten ondorioz antzeman zen. Ikuskaritza horren bidez, produktu eta zerbitzuen segurtasun eta pribatutasuna aztertzen dira eta ohartu ziren 500.000 erabiltzaile ingururen datu pertsonalak agerian geratu zirela 2015etik 2018ko martxora. Googlek adierazi du ez daukala froga nahikorik akats hori informazio pribatua lapurtzeko erabili ote den baieztatzeko.
Akatsa garatzaileentzako Googleren APIaren aldean zegoen eta hirugarrenen aplikazioei aukera ematen zien erabiltzailearekin partekatzen ziren profilen eremuetara sartzeko, oraindik ere publiko gisa markatuta ez zeudenak (izena, urtebetetze-data, generoa, profileko irudia...).
Etiketak: Google, Gertakaria, Ahultasuna
Erreferentziak:
Erreferentzia | WEB | URL | Data | Externo | Idioma destino | Idioma contenido |
---|---|---|---|---|---|---|
Project Strobe: Protecting your data, improving our third-party APIs, and sunsetting consumer Google | blog.google | https://www.blog.google/technology/safety-security/project-strobe/ | 08/10/2018 | si | en | en |
Google Shutting Down After Bug Leaks Info of 500k Accounts | bleepingcomputer.com | https://www.bleepingcomputer.com/news/security/google-shutting-down-after-bug-leaks-info-of-500k-accounts/ | 08/10/2018 | si | en | en |
Google to shut down after coverup of data-exposing bug | techcrunch.com | https://techcrunch.com/2018/10/08/google-plus-hack/ | 08/10/2018 | si | en | en |
Google now minus Google Plus: Social mini-network faces axe in data leak bug drama | theregister.co.uk | https://www.theregister.co.uk/2018/10/08/google_plus_minus/ | 08/10/2018 | si | en | en |
Google ha expuesto los datos de sus usuarios durante tres años, Alphabet cierra definitivamente la red social | xataka.com | https://www.xataka.com/seguridad/google-ha-expuesto-datos-sus-usuarios-durante-tres-anos-alphabet-cierra-definitivamente-red-social | 08/10/2018 | si | es | es |