Argitalpen data: 2020/04/08
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Dell EMC Data Protection Advisor, 6.4, 6.5 eta 18.1 bertsioak.
Azalpena:
DEVCORE-k Dell EMCri eman dio Dell Protection Advisor produktuak duen barneratutako kredentzial erako ahultasun baten berri.
Konponbidea:
Ahultasun hau konpontzeko fabrikatzaileak kaltetutako produktua 18.2, 19.1 edo 19.2 bertsioetara eguneratzea gomendatzen du.
Xehetasuna:
Dell EMC Data Protection Advisor-en hainbat bertsiok ahultasun hau daukate: barneratutako kredentziala kontu ez-dokumentatuan, pribilegio mugatuekin. Autentifikatu gabeko urruneko erasotzaile batek, barneratutako pasahitza zein den jakinez gero, sisteman sar liteke eta irakurketa pribilegioak soilik eskuratu. Ahultasun horretarako CVE-2020-5351 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna