Cookien konfigurazioa

Cookie teknikoak

Aktiboak
Ikusi Cookiak

Erabiltzaileari web-orriaren bidez nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko aukera ematen diotenak dira, editoreak web-orriaren kudeaketa eta operatiboa ahalbidetzeko eta haren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen dituenak barne.

Cookie analitikoak

Ez aktiboak
Ikusi Cookiak

Webgunearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota horien bidez bildutako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten dituzten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak sartzeko

COOKIE OHARRA

SPRIren jabetzako web orri honek bere cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditu nabigatzea ahalbidetzeko, informazio estatistikoa osatzeko, zure nabigazio-ohiturak aztertzeko eta horien araberako publizitatea zuri igortzeko xedez. Cookie guztien erabilera baimentzeko, Onartu aukeran klik egin dezakezu; bestela, zein cookie-mota onartu eta zeini uko egingo diozun hauta dezakezu Cookieak Konfiguratu aukeraren bitartez. Halaber, informazio gehiago jaso dezakezu gure Cookie Politikan.Cookieak KonfiguratuOnartu

Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Ahultasuna Drupal-en core-an

Argitalpen data: 2020/11/19

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

Honakoak baino lehenagoko bertsioak:

  • 9.0.8;
  • 8.9.9;
  • 8.8.11;
  • 7.74.

Azalpena: Larritasun kritikoko ahultasun bat argitaratu da, kodearen urruneko exekuzio (RCE) erakoa, Drupal-en core-ari eragiten diona.

Konponbidea:

9.0.8, 8.9.9, 8.8.11 edo 7.74 bertsioetara eguneratzea.

8.8.x baino lehenagoko Drupal 8ren bertsioak bere bizitza erabilgarriaren amaieran daude, eta dagoeneko ez dute jasotzen segurtasun estaldurarik.

Gainera, gomendagarria da lehenagotik kargatutako fitxategi guztiak auditatzea, asmo gaiztoko hedapenak dauden egiaztatzeko. Zehazki, hedapen bat baino gehiago daukaten fitxategiak, esate baterako fitxategi izena .php.txt edo .html.gif dutenak, hedapenean gidoi baxurik (_) gabe. Honako fitxategi hedapenak arriskutsutzat jo behar dira, baita hedapen osagarri bat edo gehiago jarraian dauzkatenean:

  • phar,
  • php,
  • pl,
  • py,
  • cgi,
  • asp,
  • js,
  • html,
  • htm,
  • phtml.

Zerrenda hori ez da guztiz osoa, hortaz komeni da aipatu gabeko beste hedapen batzuen segurtasuna ebaluatzea.

Xehetasunak:

Kargatutako fitxategietako fitxategi izen batzuen saneatze desegokiak eragin lezake fitxategiak hedapen okerrekoak balira bezala interpretatzea, eta MIME mota okerra bezala balio izatea, edo PHP modura exekutatzea host konfigurazio zehatzetarako. Ahultasun horretarako CVE-2020-13671 identifikatzailea erabili da.

Etiketak: Eguneraketa, CMS, Ahultasuna