Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Pribilegioak eskalatzearen erako ahultasuna Intel-en Media SDK-n

Argitalpen data: 2019/04/10

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • Intel® Media SDK, 2018 R2.1 baino lehenagoko bertsioak

Azalpena:

Intel-ek ahultasun bat aurkitu du bere Intel® Media SDK produktuan, pribilegioen eskalatzea ahalbidetu lezakeena.

Konponbidea:

  • Intelek gomendatzen du kaltetutako produktua 2018 R2.1 edo goragoko bertsiora eguneratzea bere deskargen zentrotik.

Xehetasuna:

  • Intel(R) Media SDK produktuaren instalatzailean, 2018 R2.1 baino lehenagoko bertsioetan, direktorio baimen okerrak erabiltzen direla baliatuz, autentifikatutako erabiltzaile batek pribilegioen eskalatzea gaitu lezake sarbide lokalaren bidez. Ahultasun horretarako CVE-2018-18094 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna