Argitalpen data: 2020/06/09
Garrantzia:
Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Protocolo Universal Plug and Play (UPnP),
2020ko apirilaren 17aren aurreko bertsioa.
Azalpena:
Yunus Çadirci ikertzaileak ahultasun baten
berri eman du Universal Plug and Play protokoloan (UPnP). Trafiko bidalketa
xede arbitrarioetara bideratu daiteke SUBSCRIBE funtzionaltasuna erabiliz.
Konponbidea:
- OCF erakundeak UPnP
zehaztapena eguneratu du arazo hori konpontzeko. Erabiltzaileek saltzaileen
euskarriak monitorizatu behar dituzte, azken horiek SUBSCRIBE zehaztapen berria
ezarri bitartean.
- Gailu fabrikatzaileei eskatu zaie SUBSCRIBE gaitasuna desgaitzeko aurrez ezarritako konfigurazioan, eta erabiltzaileei eskatzeko funtzio hori gaitu dezatela sareko muga egokiekin, erabilera konfiantzazko tokiko sare batera mugatzeko.
- Hurrengo Suricata IDS arauak kanpo sare baterako edozein HTTP SUBSCRIBE eskaera bilatzen du, hau da, ez RFC1918 edo RFC4193 helbideak. Sareko administrari eta Interneteko zerbitzuen hornitzaileek sinadura hori hedatu dezakete Interneterako sarbide-puntuan, erabiltzaileei heltzen zaien edozein SUBSCRIBE eskaera bitxi atzemateko.
- alert http any any - > ![fd00::/8,192.168.0.0/16,10.0.0.0/8,172.16.0.0/12] any (msg:"UPnP SUBSCRIBE request seen to external network VU#339275: CVE- 2020-12695 https://kb.cert.org "; content: "subscribe"; nocase; http_met hod; sid:1367339275;)
Xehetasuna:
UPnP SUBSCRIBE gaitasunaren ahultasun baten ondorioz, urrutiko erasotzaile batek datu-kopuru handiak bidal litzake helmuga irisgarrietara Internet bidez. Hori dela eta, zerbitzu ukapen banatua gerta liteke (DDoS), datuen exfiltrazioa eta bestelako ustekabeko portaera batzuk. Ahultasun horretarako CVE-2020-12695 identifikatzailea esleitu da. Call Stranger ere deitzen zaio.
Etiketak: Komunikaziak, Ahultasuna