Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

XXE erako ahultasuna IBMren InfoSphere Information Server-en

Argitalpen data: 2019/02/12

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • IBM InfoSphere Information Server: 9.1, 11.3, 11.5 eta 11.7 bertsioak
  • IBM InfoSphere Information Server on Cloud: 11.5 eta 11.7 bertsioak

Azalpena:

Kritikotasun altuko ahultasun bat aurkitu da, eta hori baliatuz erasotzaile batek informazio sentikorra eskura lezake, edo memoriako baliabideak kontsumi litzake..

Konponbidea:

  • IBMk gomendatzen du XML inportatzeko aukera ez erabiltzea. Horren ordez, ADD botoia erabiltzea komeni da informazioa gehitzeko.
  • XML bat inportatzea beharrezkoa bada, inportatu aurretik XML fitxategia eskuz egiaztatzea gomendatzen da. DTD/DOCTYPE atal bat baldin badago, edukia egiaztatu behar da kode susmagarririk dagoen antzemateko.

Xehetasuna:

  • IBM InfoSphere Information Server ahula da XXE (XML External Entity Injection) erako erasoen aurrean XML datuak prozesatzen direnean. Urruneko erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake informazio sentikorra agerian uzteko edo memoriaren baliabideak kontsumitzeko. Ahultasun horretarako CVE-2018-1727 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: IBM, Ahultasuna