Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Host-en goiburuen injekzio erako ahultasuna IBM StoredIQ-n

Argitalpen data: 2019/04/29

Garrantzia: Handia

Kaltetutako baliabideak:

  • IBM StoredIQ, 7.6.0.0tik 7.6.0.18ra bitarteko bertsioak

Azalpena:

IBM StoredIQ-ri StoredIQ Dataserver-en host-en goiburuen injekzio erako ahultasun batek eragin liezaioke.

Konponbidea:

  • Ez da beharrezkoa inolako zuzenketarik egitea baina beharrezkoa da konfigurazioa eguneratzea, aipatutako IBMren ohartarazpeneko Workarounds and Mitigations atalean aipatzen den moduan.

Xehetasuna:

  • IBM StoredIQ-k urruneko erasotzaile bati phishing erasoak egitea ahalbidetu liezaioke, birbideratze irekiko eraso bat erabiliz. Biktima bat konbentzitu ondoren bereziki diseinatutako webgune bat bisita dezan, urruneko erasotzaile batek ahultasun hau balia lezake erakutsitako URLa faltsutuz eta erabiltzaile bat fidagarria zirudien asmo gaiztoko webgune batera birbideratuz. Horri esker erasotzaileak informazio sentikorra eskura lezake edo biktimaren aurkako eraso berriak egin. Ahultasun horretarako CVE-2019-4166 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: IBM, Ahultasuna