Argitalpen data: 2020/09/02
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
IBM Spectrum Protect Operations Center; bertsioak: 8.1.0.000 bertsiotik 8.1.9.xxx bertsiora, eta 7.1.0.000 bertsiotik 7.1.10.xxx bertsiora.
Azalpena:
IBM erakundeak jakinarazi du IBM Spectrum Protect Operations Center sisteman datuak esportatu aurreko balioztatze oker baten ondorioz ahultasun bat sortu dela. Horren bidez, erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake.
Konponbidea:
Honako bertsioak instalatzea gomendatzen da: 8.1.10.000 eta 7.1.11.000.
Xehetasuna:
IBM Spectrum Protect Operations Center sisteman atzemandako ahultasunak AIX, Linux eta Windows sistemei eragiten die, eta erasotzaile batek kode arbitrarioa exekuta lezake, esportazioaren aurretik datuak oker balioztatzearen ondorioz. Ahultasun horretarako, CVE-2020-4693 identifikatzailea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneratzea, IBM, Linux, Ahultasuna, Windows