Argitalpen data: 2019/05/24
Garrantzia: Kritikoa
Kaltetutako baliabideak:
Bitbucket Data Center, honako bertsioak:
- 6.1.0tik 6.1.1era bitartekoak
- 6.0.0tik 6.0.2ra bitartekoak
- 5.16.0tik 5.16.2ra bitartekoak
- 5.15.0tik 5.15.2ra bitartekoak
- 5.14.0tik 5.14.3ra bitartekoak
- 5.13.0tik 5.13.5era bitartekoak
Azalpena:
RIPS Technologies-eko Johannes Moritz-ek Bitbucket Data Center migrazio tresnan larritasun kritikoko ahultasun bat aurkitu du, path transversal erakoa (alegia, direktorioen bideen murrizpen okerra). Horrek kodearen urruneko exekuzioa ahalbidetu lezake Datuen Zentroko lizentzia duten bertsioetan.
Konponbidea:
Atlassian-ek gomendatzen du Bitbucket Data Center-en azken bertsiora eguneratzea. Horren azalpena bertsioaren oharretan ikus daiteke. Bitbucket Data Center-en azken bertsioa deskargen zentrotik jaits daiteke.
- Bitbucket Data Center 6.1.2 bertsiora edo goragoko batera eguneratzea.
- 6.1.2 bertsiora eguneratzerik ez badago, ahultasun hori konpontzeko partxeak dituzten ondoko bertsioetara eguneratu, deskargatzeko eskuragarri daudenak:
- 6.0.x bertsioak exekutatzen ari bazara 6.0.3 bertsiora eguneratu
- 5.16.x bertsioak exekutatzen ari bazara 5.16.3 bertsiora eguneratu
- 5.15.x bertsioak exekutatzen ari bazara 5.15.3 bertsiora eguneratu
- 5.14.x bertsioak exekutatzen ari bazara 5.14.4 bertsiora eguneratu
- 5.13.x bertsioak exekutatzen ari bazara 5.13.6 bertsiora eguneratu
Xehetasuna:
- Administratzaile baimenak dituen erabiltzaile autentifikatua duen urruneko erasotzaile batek direktorioen bideen murrizpen okerreko ahultasun hau (path transversal) balia lezake fitxategiak idazteko kokapen arbitrarioetan. Horren ondorioz kodearen urruneko exekuzioa gerta liteke Bitbucket Data Center-en bertsio ahul bat exekutatzen duten sistemetan. Datuen Zentroko lizentziarik ez duten Bitbucket Server-en bertsioek ez daukate ahultasun hori. Ahultasun horretarako CVE-2019-3397 kodea erreserbatu da.
Etiketak: Eguneraketa, Ahultasuna