Basque Cyber Security Centre - Zibersegurtasun Euskal Zentroa

Autentifikazioaren jauzi erako ahultasuna Cisco Elastic Services Controller-en

Argitalpen data: 2019/05/08

Garrantzia: Kritikoa

Kaltetutako baliabideak:

  • Cisco Elastic Services Controller, sofwarearen 4.1, 4.2, 4.3 edo 4.4 bertsioak exekutatzean, REST API gaituta dutenean.

Azalpena:

Cisco Elastic Services Controller-en (ESC) larritasun kritikoko ahultasun bat aurkitu dute. Hori baliatuz autentifikaziorik gabeko urruneko erasotzaile batek autentifikazioa saihets lezake REST APIn eta sisteman ekintzak egin.

Konponbidea:

  • Ciscok ahultasuna arintzen duen eguneraketa bat argitaratu du, softwarearen bertsioaren arabera. Bere softwarearen deskarga zentrotik jaits daiteke.
  • Kaltetutako bertsioak:
    • 4.1 bertsioa honako bertsioetara eguneratzea: 
      • 4.1.0.100
      • 4.1.0.111
    • 4.2  bertsioa honako bertsioetara eguneratzea: 
      • 4.2.0.74
      • 4.2.0.86
    • 4.3  bertsioa honako bertsioetara eguneratzea: 
      • 4.3.0.121
      • 4.3.0.128
      • 4.3.0.134
      • 4.3.0.135
    • 4.4  bertsioa honako bertsioetara eguneratzea: 
      • 4.4.0.80
      • 4.4.0.82
      • 4.4.0.86
  • 4.5 bertsioak eta 4.1 baino lehenagokoek ez dute kalterik.

Xehetasuna:

  • Ahultasunaren arrazoia APIra bidalitako eskaeretan egiten den baliozkotze okerra da. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake REST APIra bereziki sortutako eskari bat bidaliz. Horren ondorioz, erasotzaileak ekintzak exekuta litzake REST APIaren bidez administratzaile pribilegioekin kaltetutako sisteman. Ahultasun horretarako CVE-2019-1867 identifikatzailea erreserbatu da.

Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna