Argitalpen data: 2019/08/01
Garrantzia: Altua
Kaltetutako baliabideak:
Cisco Fabric Switches produktuaren Series Nexus 9000, ACI moduan, Cisco Nexus 9000 Series ACI softwarea switch moduan exekutatzen ari badira, 13.2(7f) baino lehenagoko bertsioak edo 14.x adarreko edozein bertsio.
Azalpena:
Switch moduan erabiltzen denean Cisco Nexus 9000 Series ACI softwareko Link Layer Discovery Protocol (LLDP) azpisistemak duen ahultasun bat baliatuz, autentifikatu gabeko alboko erasotzaile batek zerbitzuaren ukapen egoera (DoS) eragin lezake edo kode arbitrarioa exekutatu root pribilegioekin.
Konponbidea:
Aipatutako ahultasuna konpontzen duten eguneraketak hemendik deskarga daitezke: Cisco Softwarearen deskarga panela.
Xehetasuna:
Ahultasunaren jatorria LLDP markoaren goiburuaren mota, luzera eta balio (TLV) eremu batzuen sarreraren baliozkotze okerra da. Erasotzaile batek ahultasun hori balia lezake LLDP pakete bat bidaliz xede den gailura. Exploit arrakastatsu batek bufferraren gainezkatze egoera eragin lezake, eta horren ondorioz DoS egoera sor liteke edo erasotzaileari ahalbidetu liezaioke kode arbitrarioa exekutatzea root pribilegioekin. Ahultasun horretarako CVE-2019-1901 identifikatzailea erabili da.
Etiketak: Eguneraketa, Cisco, Ahultasuna